XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esfera metalikoa

Hegatxo metalikoa

Orri metalikoak

5. ird. Orri metalikodun elektroskopia.

5. Bete itzazu esaldi hauetako hutsuneak.

-Gorputzen karga ... elektroien pilaketaren kausaz gertatzen da.

-Gorputzen karga ... elektroien galeraren kausaz gertatzen da.

6. Igurtzimenduaren kausaz elektroiak galtzean, gorputza positiboki kargaturik geratzen da. Arrazoitu zergatik.

7. Pendulu elektrikoa deskargatzeko, nahikoa da bolatxoa eskuez ukitzea.

Nola azalduko zenuke hori?

Elektroskopioa

Gorputz batean kargak daudela eta, horrela izatekotan, zein karga-mota daukan determinatzeko, elektroskopioa erabil dezakegu.

Elektroskopioa beirazko ontzi edo botila bat da.

Hagatxo metaliko batek zeharkaturik dauka kortxozko tapoia eta barruko muturrean urrezko edo aluminiozko bi orri fin dauzka.

Hagatxoaren kanpoko muturrean esfera metalikoa dago (5. ird.).

Gorputz bat kargaturik dagoen ala ez jakiteko, aski da gorputzarekin elektroskopioaren esfera ukitzea.

Orri metalikoak banandu egiten badira, horrek esan nahi du, hagatxo metalikotik karga elektrikoak iritsi direla orrietara.

Bi orriak zeinu bereko kargekin kargatzean, elkar aldaratu egiten dute.

Baina, nola jakin dezakegu gorputzaren karga positiboa ala negatiboa den?

Ikus dezagun ondoko prozedura.

-Lehenik, deskargaturik dagoen elektroskopioaren esfera igurtziriko plastikozko hagatxoaz ukituko dugu (6. ird.).

-Orri metalikoak banandu egingo direla ikusiko dugu.

-Segidan, igurtziriko beirazko hagatxoaz ukituko dugu esfera. Oraingoan, orri metalikoak bildu egingo direla ikusiko dugu.

Beraz: -Orriak oraindik gehiago banatzen badira, gorputzak karga negatiboa duelako izango da.

-Orriak bildu egiten badira, gorputzak karga positiboa duelako da. Karga honek neutralizatu egin du elektroskopioak zuen karga negatiboa.

8. Elektroskopioaren esfera, aldez aurretik zetaz igurtziriko beirazko hagatxoaz ukitzen baduzu, zer gertatuko zaie orri metalikoei? Zergatik?

-Ondoren, esfera hori beste gorputz batez ukitzen baduzu, eta horren ondorioz orriak gehiago banantzen badira, zer karga-mota du gorputz horrek?

Zergatik banandu dira gehiago orriak?

-Alderantziz gertatzen bada, hots, orriak bildu egiten badira, zer karga-mota du gorputzak? Zergatik?

-Marraztu gertaera horiek adierazten dituzten eskemak, beraien interpretazioa eginez.